XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bai Euskal Herrian, bai Europa osoan hainbat ekintza berezi egin izan dira aspaldiko denboretatik maiatzari ongietorria emateko.

Gaur egun ezagutzen ditugunak aintzina grekoek eta erromatarrek egiten zituzten jaialdien aztarnak dira.

Maia emankortasuna, izakien hazkuntza eta landarediaren garapenaren jainkosa zen.

Ospakizunok era desberdinetan azal litezke: maiatzeko zuhaitza mayo (plazaren erdian zutik jartzen den arbola edo tantaia), honekin lotuta dagoen txorimaloa, maiatzeko lorak, eta maiak.

Azken hau aspaldi baten Gipuzkoan eta Nafarroan zabal hedatuta zegoen usadioa bazen ere, gaur egun ia galdurik dago.

Dena dela Nafarroako Baztanen aurki dezakegu oraindik jaialdi hau bizirik.

Izen desberdinez ezagutzen dugu: erregina eta saratsa, erreginetan, maiatzeko erregina, edo mata-besta.

Maiatzeko azken igandean egiten da, herri batzuetan lehenengoan eta hilaren igande guztietan egiten bazen ere.